INSTALAKUNTZAK
GELA KOMUNA: Mahaiz eta aulkiz hornitutako gela da, oso espazio zabalekoa. bertan, aterpetxeko bisitariak biltzen dira; lasai hitz egin, edo, besterik gabe, paisaiaz gozatzeko.
ERABILERA ANITZEKO GELA: Aterpetxeak multigela izeneko espazio handi bat du. musika-ekipoa, proiektorea eta internet-konexioa daude, besteak beste. aproposa da, beraz, solasaldiak, bilerak, hitzaldiak eta tailerrak egiteko.
SUKALDE KOMUNA: Sukaldean janaria prestatzeko behar diren tresnak eta ontziak ditu. aterpetxean ostatu hartzen duen edonork erabil dezake.
INGURUA: Lastur herri txikia izanik ere, ez da aisialdirako gune naturalik falta haren inguruan: edonork erabil ditzakeen zelai zabalek inguratzen dute aterpetxea. euskal herriko zezen-plaza zaharrenetako bat ere bada auzoan bertan, baita frontoi estalia eta haurrentzako parkea ere.
Beste zerbitzu batzuk:
- wifia.
- maindire eta toailak alokatzeko zerbitzua.

